Gaur, maiatzak 2, hasten da Topaketa izeneko jaialdiaren programazioa. Gaurtik maiatzaren 8ra arte, guztion parte hartzea behar duten hainbat ekintza izango dira Leioako kaleetan eta EHU-UPVko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Herrigune proiektuak 12 urte daramatza Leioan lan egiten Hezkuntza Komunitatea sortzeko gure udalerrian. Bide luze honetan egindako lana, eta oraindik egiteko dagoena laburtzeko eta herritarrei helarazteko monografiko berezia prestatu da eta etxeetara bidali da. Honetan hurrengo egunetan izango ditugun ekintzen berri ere ematen da.
Gonbidatuta zaude, etor zaitez Topaketara eta parte hartu egizu!