Bihar, ostirala, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara arte, Barikuetan Jai izeneko programaren hitzordu berri bat izango dugu Euskal Etxeen plazan. Euria baldin bada Bulebarreko stoan ospatuko da.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.
Ostiral honetan gynkana berezia antolatuko da, talde ezberdinak egingo dira parte hartzaileen artean eta froga desberdinak gainditu behar izango dituzte, hauen artean, garbantzu jaurtiketa, izarraren jolasa, zaku-lasterketa, irrintzi lehiaketa, asmakizun jolasak, sokatira…Amaieran sari-banaketa izango da