2013-04-17
Istripua egon da Leioako Ostalaritza eskolan
Oraindik ez da ezagutzen leherketa nola gertatu den.
Presio-lapiko bat lehertu da Leioako Ostalaritza Eskolako sukalde batean. Goizeko 10:15 inguruan gertatu da leherketa, eta inguruan ziren 5 ikasleri eragin die. Mota desberdineko erredurak jasan dituzte ikasleek, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.