2013-04-12
Idi proben III. Emakume saria ospatuko da igandean
Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak antolatuta, igande honetan, apirilaren 14an, emakumeak izango dira protagonistak Leioako Ondiz auzoko probalekuan, izan ere Idi proben III. Emakume Saria ospatuko delako arratsaldeko 18.00etatik aurrera.
Rosario Barturen, Amalur Arbelaitz eta Mª Luisa Fano izango dira igandeko parte hartzaileak. Ikuskuzinaz gozatzeko 10 euroko sarrera ordaindu beharko da, eta bildutako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankura bidaliko da.
Bestalde, gogoratu behar da Ondizko probalekuan beste sari garrantzitsu bat ospatuko dela maiatzaren 3, 4, 6 eta 7an, Ondizko Andra Mari Idi Proben XXVI Sari Nagusia, hain zuzen ere.
Honetan izena emateko Ondizdorrera joan beharko dute parte hartzaileak apirilaren 19an arratsaldeko 20.00etan, eta bertan egingo da parte hartzeko zozketa. Guztira 12 sari egongo dira, lehena 1.200 eurokoa eta azkena 500 eurokoa.