2013-02-20
Kultur Maratila: euskara oinarri duen kultur programazioa
Kultur Maratila proposamen interesgarriz beteta dator aurten, protagonista nagusiak musika, antzerkia eta zirkua izanik. Kultur Leioak, Artedrama plataformarekin lankidetzan, oso-osorik euskaraz izango den programazioa eskainiko du otsailaren 28tik martxoaren 3ra.
Horman Poster kolektiboaren “Iragan perfektua” antzezlanak irekiko du ziklo hau, otsailaren 28an. Martxoaren 1ean, Metrokoadroka kolektiboaren txanda izango da, “Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?” lanarekin, bai eta “Bi arreba” proposamenaren txanda ere, Xabier Lizaso eta Andoni Egaña eszenatoki gainean daudela.
Martxoaren 2an, Rouge Eléak “Biutz” aurkeztuko du, antzerkia, zirkua eta bideoa nahastuz; eta Anarik erritmoa jarriko dio gauari. Kultur Maratila martxoaren 3an amaituko da, Tartean Teatroa / Ez dok hiru bikoteatroa konpainien “Lingua nabajorum (euskararen historia txoroa)” lanarekin.
Ikuskizun hauetarako sarreren prezioa 6 eta 8 euro bitartekoa da, baina badago Maratila Bonua eskuratzeko aukera ere, 30 euroko prezioan.
Erlazionatutako dokumentuak:
Liburuxka (pdf, 1027 kb)
Partekatu:
Itzuli