2013-02-19
Ostegunean ospatuko da “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” III. Jardunaldia
Datorren ostegunean, otsailaren 21ean, ospatuko da “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” izenburudun III. jardunaldia. Oraindik izena emateko epea zabalik da, jardunaldia2013@geuz.es helbidera mail bat bidaliz.
Topaketa honen helburua zera da: batetik, jarduketa-proposamen berriak egitea, ikastetxeak inspiratzeko eta beraien elkarbizitza-planei edukiak gehitzeko, eta, bestetik, aukera eskaintzea hausnartzeko eta esperientzia egiaztatuak partekatzeko. Horretarako, oraingo jardunaldi honetan, aditu ospetsuez gain, bost ikastetxek hartuko dute parte, eraginkortasuna frogatu duten adibide edo praktika onak aurkeztuko dituztelarik.
Publiko zehatz bati zuzenduta dago jardunaldi hau: Ikastetxeak (zuzendaritza-taldeak, orientatzaileak, irakasleak eta familiak), Berritzeguneetako profesionalak, beste hezkuntza-eragile batzuk, eta bake-kulturarekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten taldeak.
Erlazionatutako dokumentuak:
Egitaraua (pdf, 903 kb)
Partekatu:
Itzuli