Hegoak Elkartearekin batera, Leioako udalaren Kultura Sailak Bilboko gay/lesbo/trans 10. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak emango ditu otsailaren 13 eta 14an.
Asteazkenean, otsailak 13, 20.00etan,“Keep the lights on” luzemetraia eskainiko da Jatorrizko Bertsioan eta azpitituluekin: (sinopsia)1997. urtea da eta New York-eko hiria etengabeko eraldaketan dago. Erik Rothman danimarkako dokumentalistak, Paul Lacy ezagutuko du, oraindik armairutik atera ez den abokatu erakargarri bat. Eduki sexual handiko topaketa bezala hasten den hori laister bilakatuko da beste zerbaitetan. Amankomuneko bizitza proiektu bat eraikitzen duten bitartean, bakoitza bere mendekotasun eta obsesioak gainditzen saiatuko da bere aldetik. “Keep the Lights On” sexua, adiskidetasuna, intimitatea eta maitasunaren inguruko pelikula ederra da eta baita gogorra ere batzutan, gaur egungo harreman sentimentalen izakera sentsibilitate eta zintzotasunez agertzen dueña.
Ostegunean, otsailaren 14an, arratsaldeko 20.00etan dokumental interesagarri izango dugu ikusgai, ‘Begira nauzu beste bat’: (sinopsia)Silvyo Luccio ziurtasuna, dulantzia eta umore fina duen gizona da. Berak dioen bezala, “emakume jaio, lesbiana egin eta orain gizona naiz”. Egun, pozik bizi da bere emaztearekin elkarren geneak edukiko dituen haur bat eduki nahian. Sylviok bidaia bati ekingo dio brasilgo iparrekialdealdetik familia eskema konplexuak dituzten beste pertsona batzuen testigantzak jasotzen. Bidaian zehar, malformazio fisikoak dituzten pertsonen desberdintasun egoerak ezagutuko ditu, baita Missao Velha herrian,gizartearen hitzalpean bizi den albino familia baten testigantza ere. Erlijioa eta matxismoa indarrean dagoen gizarte batean eginiko bidaia honek, bere familiagandik jasotako mespretxuak gogoraraziko dizkio. Bere alabaren etxean bukatuko du bidaia. Nahiz eta honek oraindik amaren irudia gizon gorputz batean ez ikusi, Silvyiok iraganera joko du ere alabarekin arremana hobetu nahian.