Datorren astelehenean, otsailaren 4an, ospatuko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXIV. Lehiaketa.
Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, aurten bost izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira:
- A aldea: Lamiako.
- B aldea: Pinueta-Ibaiondo
- C aldea: Leioako erdigunea.
- D aldea: San Bartolome / Basañez - Artatzagane.
- E aldea: Kandelazubieta / Udondo
Epaimahaiak talde bakoitzaren kantaldia entzun eta ezarririk dauden lekuetan bertan emango du puntuazioa. Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da. Taldeei ezarririk dauden guneetako batean kantatzeko ordutegia esleituko zaie. Sariei dagokionez, hiru izango dira; lehengokoa 350 euro, bigarrena 250 euro eta hirugarrena 175 euro, guztiak garaikurra eta diplomarekin batera.