2013-01-28
Ikastetxeen aurrematrikulazioa epea hasten da gaur
Gaur ireki da ikastetxe publikoen aurrematrikulazio epea, eta datorren otsailaren 8ra arte izango da zabalik.
Artatza, Lamiako, Txomin Aresti, Altzaga Ikastola eta San Bartolome herri ikastetxeak, eta Barandiaran eta Artatza-Erromo institutuak dira Leioako irakaskuntza publikoaren eskaintza. Irakaskuntzarako aukera guztiak errespetu osoz gogoan hartu arren ere, hurrengoko dokumentuan Leioako Euskal Eskola Publikoaren kalitate maila erakusten da.
Aurrematrikula garaia heldu baino lehenago hainbat udalerri, Leioa barne, kanpaina berezi baten parte hartu dute; “D bitamina” kanpaina, euskarazko hezkuntza bultzatzeko asmoz. Egitasmo hau, Bizkaiko 22 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua eta informazio-kanpaina, urte hasieran zabaldu da, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino zertxobait lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.
Partekatu:
Itzuli