2013-01-23
“Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” III. Jardunaldia
Eskola-elkarbizitzarekiko eta bake-heziketarekiko konpromiso sendoarekin jarraituz, Leioako Udalak III. Jardunaldia antolatu du “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” izenburupean datorren otsailaren 21erako. Parte hartzea doakoa eta irekia da, mail bat bidaliz jardunaldia2013@geuz.es helbidera.
Topaketa honen helburua zera da: batetik, jarduketa-proposamen berriak egitea, ikastetxeak inspiratzeko eta beraien elkarbizitza-planei edukiak gehitzeko, eta, bestetik, aukera eskaintzea hausnartzeko eta esperientzia egiaztatuak partekatzeko. Horretarako, oraingo jardunaldi honetan, aditu ospetsuez gain, bost ikastetxek hartuko dute parte, eraginkortasuna frogatu duten adibide edo praktika onak aurkeztuko dituztelarik.
Publiko zehatz bati zuzenduta dago jardunaldi hau: Ikastetxeak (zuzendaritza-taldeak, orientatzaileak, irakasleak eta familiak), Berritzeguneetako profesionalak, beste hezkuntza-eragile batzuk, eta bake-kulturarekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten taldeak.
Partekatu:
Itzuli