Gaurtik datorren abenduaren 23ra arte Aterpe Leioa Gazteguneak ez-galkorrak diren elikagaiak batuko ditu Bizkaiko Elikagaien Bankura bidaltzeko.
Gogoratu nahi duzun elikagai ez-galkorra eraman dezakezula, adibidez, kontserbak, pasta, egoskari edo olioa. Elikagai hauek janariak erosteko dirua ez dutenentzat bideratuko dira. Informazio gehiago nahi izan ezkero deitu Aterpe Leioa Gaztegunera 94.405.58.50 telefonora edo gazte@leioa.net helbidera idatzi.