Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-15 Leioako Udaltzaingoko agenteek bi gazte begiztatu dituzte "in fraganti", auto baten gurpilak desmuntatzen zeudela, ondoren lapurtzeko
Volkswagen Polo / Volkswagen Polo

Atzo, igandean, 06:15ean, herritarren segurtasunerako patruilako kideak Txabi eta Joseba Etxebarrieta kaletik zihoazela, bi gazte begiztatu zituzten patinaje pistako aparkalekuan; gazteek auto baten 2 gurpil zituzten desmuntatuta eta ibilgailua adreilu gainean zuten jarrita.

Zarata metaliko xume batek erakarri zuen unitateko agenteen arreta, eta ingurura hurbildu zirenean, ezkutatzeko ahaleginean zeuden bi gazte ikusi zituzten. Agenteek atxilotu egin zituzten bi gazteak, izan ere, ohartu ziren ibilgailuaren hirugarren gurpila desmuntatzen hasiak zirela.

Zamudioko gazteak 19 urteko Ander E.B. eta 22 urteko Denis M.Z. dira. Beste batzuetan gertatu denez, lehenengo ibilgailua eskuratu duten baina dagozkion mantentze lanak egiteko diru nahikoa eduki ez eta behar dituzten piezak lapurtzen dituzten gazteak aurkitzen ari da polizia. Nabarmentzekoa da gazteak euretako baten jabetzako autoan joan zirela toki horretara, eta lapurtu nahi zituzten gurpilak marka eta modelo bereko auto batekoak zirela.

Bi gazteei “Lapurreta ibilgailuan” delitua egotzi zaie, eta asteartean bertan bertaratu beharko dira Getxoko epaitegietan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa