2019-03-26
Zurrumurruen aurkako sarearen lehen hitzaldia izango da gaur
Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak Zurrumurruen Aurkako Sarean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizu, gaur Kultur Leioako prensa gelan izango den lehen saioan parte hartuz. Xabier Aierdik, soziologia doktorea hitzaldi interesgarria eskainiko du 18:00etan.
Hona hemen formazioaren programa:
• Martxoak 26: Migrazio-prozesuak: zurrumurruak, hautemateak eta jarrerak, Xabier Aierdik gidatuta. Soziologia doktorea eta Ikuspegi – Inmigrazioaren Euskal Behatokiaren fundatzailea. Kultur Leioa, 4. solairua.
• Apirilak 2: Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak I, Yolanda Muñozek gidatuta. Psikologoa, bitartekaria eta Gizagune Erakundearen arduraduna. Errekaldeko Nagusien Etxea.
• Apirilak 4: Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak II, Amekadi Elkartea. Elkarbizitzaren eta Bake-Kulturaren Sustapena. Errekaldeko Nagusien Etxea.
ZURRUMURRUA hots anonimoa da, gehienetan mezu negatiboa igortzen du eta funts txikia duten, edo batere ez duten, argudioetan oinarritua, edota inolako argudiorik gabe ere bai.
ESTEREOTIPOA orokortzea da, bere kideetako batek, edo batzuek, duten berezitasuna edo jokaera talde osoari egozten zaio.
AURREIRITZIA pertsona batekiko, edo batzuekiko, arbuio-jarrera da, talde jakin bateko partaide izate hutsagatik.
Hiru kontzeptuok batzen baditugu, gatazka, diskriminazio eta portaera xenofoboak elkarbizitzari lapurtu dioten protagonismoa daukaten gizartearekin, komunitatearekin, egingo dugu topo.
Eta komunitateak elkarbizitza izan behar du oinarri, eta horretarako izan behar du:
• Barneratzailea
• Giza Eskubideekin adeitsua eta berorien defendatzailea.
• Jakitun mundua anitza dela, eta aniztasuna, aberastasuna.
• Diskriminazioaren eta intolerantziaren aurrean aktiboa.
Herritarrei luzatutako programa honek, lehendabizi norbera trebatzera zuzendua dago eta, ondoren, zurrumurru alderdikarien aurka, pertsonak gutxietsi, baztertu eta makurrarazten dituzten zurrumurruen aurka egitera zuzendua dago.
Apirilaren 4an izango du bukaera oinarrizko trebakuntzak. Ondoren udal Administrazioari berari zuzendutako trebatze-aldia etorriko da. Ez kezkatu ez baduzu parterik hartu hasierako trebatze horretan; sarean partaide izateko aukera berdina duzu; trebakuntza etengabekoa izango da, geroago ere berregingo dira ikastaroak, erabiltzaile berriak bertaratzen diren heinean.
Informazio gehiagorik nahi izanez gero:
• amekadi@gmail.com
• Telefonoa/Whatsapp: 662425662 / 670745032