Leioa
Bilaketak
Igandea, 2022ko Abuztuaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-11 Torresoloko lehenengo Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa bihar izango da
Torresolo / torresolo

Bihar, asteazkenean, ekainak 12, goizeko 12.00etan, Sakoneta kiroldegian izango da Sukia enpresak Torresolon eraikitzen ari den Babes Ofizialeko 58 Etxebizitzen zozketa publikoa. Zozketa horretan parte hartuko dutenen izen zerrenda atxikitutako dokumentuan dago ikusgai, baita udaletxeko iragarki taulan ere.

Lehenik eta behin, etxebizitzok azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei zuzenduta daude. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Behin betiko zerrenda (pdf, 619 kb)

Loteak (pdf, 230 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa