Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2025ko Otsailaren 15a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2025-02-03 Leioa tradizioz beteko da Santa Ageda kantuen XXXIV lehiaketan Guztira 14 talde izango dira, eta egunean zehar herriko hainbat puntutan ibiliko dira Santa Agedaren abestiak jotzen
Santa Agueda 2025 / Santa Ageda 2025

Leioako kaleak kantuz eta tradizioz beteko dira bihar, otsailak 4 asteartea, Santa Agedako Kantuen XXXIV. Lehiaketan. Adin guztietako talde ezberdinek herriko hainbat puntutan ibiliko dira ohiko kantuak euskaraz interpretatzen, herriko kultur egutegian ezinbesteko hitzordua den ospakizunean.

Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da: A kategoria, 16 urtera arte, eta B kategoria, 16 urtetik aurrera. Parte hartuko duten abesbatzak, 14 guztira, udalerriko hainbat gunetan arituko dira, ezarritako antolaketari jarraituz.


A kategorian honela banatuko dira:
• Irlandesas Leioa: 10:30etan San Bartolomé K. E.
• Gaztelueta Ikastetxea: 11:00etan Pinueta-Gaztelubiden
• Lamiako Eskola: 11:30etan Lamiako-Metroko Pl.
• Txomin Aresti: 12:00etan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Donibanetarrak (B kategoria, goizez): 12:10etan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Mesedetako Andra Mari Ikastetxea: 12:20retan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Altzaga Ikastola: 12:30etan Erdigunea-Plaza Gorrian

B kategorian honela banatuko dira:
• Coro San Bartolomeko Agate Deuna Abesbatza: 19:00etan San Bartolomé K. E.
• Betiko Ikastola: 19:30retan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Kurkudi Kantu Kantari: 19:40etan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Coral Errekaldeko Errota: 19:50retan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Ahotsa Jaietan: 20:00etan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Jatorriak: 20:10etan Erdigunea-Plaza Gorrian
• Udondoko Txikiteroak: 20:20etan Erdigunea-Plaza Gorrian


Talde bakoitzak bere gunean kantatzeko aukera izango du, baina bere abestiak beste puntu batzuetan interpretatzeko aukera ere izango du, Santa Agedako musika Leioako toki guztietara eramateko.

Sari banaketa otsailaren 8an, larunbata, izango da, 12:00etan, Kultur Leioako Erakusketa Aretoan. Leioako Udalak gonbidapena luzatzen die leioaztar guztiei jaiarekin bat egin eta kultura eta tradizio jardunaldi batez gozatzeko.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa