2024-12-23
Olentzerok eta Mari Domingik egingo duten harrera Kultur Leioan izango da
Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz, hasierako kokapena aldatu behar da, Elexaldeko errotatik Kultur Leioara
Olentzero eta Mari Domingiren harrera tokiz aldatu da eguraldi iragarpenaren ondorioz. Ordua 18:00etan mantenduko da, baina Kultur Leioan izango da eta ez Elexaldeko Errotan, programatuta zegoenez.
Eguraldiak uzten badu, kalejira aurreikusita zegoen bezala egingo da: 17:00etan irtengo da Elexaldeko Errotatik Boulevard, Estartetxe, Iparragirre, Boulevard eta Errekalde plaza zeharkatuz, Kultur Leioan amaitzeko.