2024-11-29
Oroitzapena bizitzaren aldeko eta heriotza-zigorraren aurkako hirien nazioarteko eguna "ez dago justiziarik, bizitzarik ez badago" lelopean
Bihar, larunbata, azaroak 30, Sakonetako Kiroldegiko Kutxa Metafisikoa argituko du esaldi horrekin eta 18:00etatik 20:30era bideo bat proiektatuko da heriotza-zigorraren abolizioaz herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko
Bizitzaren aldeko eta Heriotza Zigorraren aurkako Hirien Nazioarteko Eguna dela eta, Leioako Udalak Sakonetako Kiroldegiko Kutxa Metafisikoa argituko du "Ez dago justiziarik, bizitzarik ez badago" goiburuarekin. Gainera, 18:00etatik 20:30era bideo bat proiektatuko da, heriotza-zigorra indargabetzearen inguruan herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.
Horrela, Amnistia Internazionalarekin elkarlanean, aurten ere Leioako Udalak mundu osoko exekuzioak eteteko eta heriotza-zigorra indargabetzeko eskaera egingo du, akusazioaren delitua edozein izanda ere. "Pertsonen bizitza giza eskubide ukaezina da, eskubide guztien artean oinarrizkoena. Inork ez du hori hausteko eskubiderik, are gutxiago Justiziaren izenean ".
Leioako Udal Liburutegiak bat egingo du ekitaldiarekin eta aste osoan heriotza-zigorrari buruzko liburu eta filmen erakusketa bat erakutsiko du, saiakeretan eta fikzioan banatuta. Herriko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ere parte hartu dute Bizitzaren aldeko Hirietan. Esate baterako, Mercedeseko Andre Mariaren ikastetxean, DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek erredakzioekin landu dute gai hori, eta Barandiaraneko Institutuan, Europako Parlamentuko ikastetxe enbaxadorean, gai horri heldu diote ingeleseko eta frantseseko irakasgaietan. Amaitzeko, gaiari buruzko idazketa bat egin dute.
BIZITZAREN ALDEKO HIRIEN SAREA
2015ean, Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak heriotza-zigorraren aurkako konpromiso-adierazpen instituzional bat sinatu zuen, eta, ondorioz, Erromako Sant Egidio Komunitateak hasitako eta sostengatutako Bizitzaren aldeko Hirien Sarearekin bat egin zuen. 2.500 hiri baino gehiago daude Sare honi atxikita. Bizkaian, Leioa, Bilbo, Santurtzi, Barakaldo eta Portugalete.
Urtero, azaroaren 30ean, heriotza-zigorraren lehen abolizioa ospatzen eta gogoratzen da, 1786an Toskanako Dukerri Handiaren Zigor Kodetik ezabatua.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
Partekatu:
Itzuli