2024-11-25
Leioak elkarrataratzea egin du indarkeria matxistaren eta hura hutsaltzen duten mezuen aurka
Hainbat ikastetxetako eta, oro har, herritarretako ordezkari politikoak, ikasleak eta irakasleak Jose Ramón Aketxe plazan elkartu dira gaur goizean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko.
Udaleko ordezkari politikoek, Leioako ikastetxeetako ikasle eta irakasleek eta, oro har, herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Errekalde plazan, indarkeria matxista gaitzesteko, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
Amaia Mintegi eta Ana Céspedes, Andrak, Leioako emakumeen elkarte soziokulturalaren kideek eta Leioako Emakumeen Jabekuntzarako Eskolak, Laket eta Leioako ikastaro eta tailerretan parte hartu duen leioaztar Aroa Sotelok, kontzentrazioan irakurri dute joan den urrian egindako udalbatzan aho batez onartutako adierazpen instituzionala.
Gainera, udalerriko hainbat ikastetxetako ikasleek ere parte hartu dute elkarretaratze horretan; ikasleek indarkeria mota hori gaitzesteko ikasgeletan beraiek egindako testuak irakurri dituzte.
Aurten, Leioako Udalak indar berezia egin nahi izan du indarkeria matxistaren inguruko joera ukatzailea geldiarazteko, Euskadiko gainerako erakundeen (Emakunde, Aldundiak eta EUDEL) ildotik.
• Adierazpen instituzional osoa, erantsita.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu
#berdintasuna
Partekatu:
Itzuli