2024-11-22
Leioako Alkateak parte hartu du Gasteizko udalaren Gizarte, Haur eta Familia Zerbitzuaren 40. urteurrena ospatzeko antolatutako jardunaldian
Iban Rodriguez Etxebarriak Leioan garatzen den haurren parte-hartze eredua azaldu du, esparru horretan Estatu mailan erreferentea dena.
Gasteizko Udalak profesionalen topaketa bat antolatu du bere Gizarte, Haur eta Familia Zerbitzuaren 40. urteurrena dela eta, eta adingabeak babestearen arloko esperientzia eta jardunbide egokien adibideen artean, Leioan garatzen den haurren parte-hartze eredua azaldu nahi izan du, Estatuan arlo horretan erreferente den udalerria delako.
Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak Bartzelonako Haur eta Nerabeen Institutuko Ciutat Jugable i Participació programaren koordinatzailea den Emma Cortésekin partekatu du mahaia. Elkarrekin, haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzen duten esperientziei buruz ez ezik, etorkizuneko zailtasun eta erronkei buruz ere hausnartu dute.
Zentzu horretan, Iban Rodriguez Etxebarriak nabarmendu duenez, "Umeen Kontseiluaren bidez eta Haurren Aurrekontu Irekiak bezalako tresnekin haurrek parte hartzeko eredu bat finkatu ondoren, erronka nerabeengana iristea da, haurtzaroarekin hasitako lan horri jarraipena ematea". "Haurrak eta gazteak etorkizuna dira, baina oraina direla ere jakin behar dugu", esan du.
Leioako Udalak jardunaldi honetan parte hartuko du Haurren Nazioarteko Eguna ospatu den astean. Hori dela eta, Udalak elkarrizketa eta lan saio bat antolatu zuen udalerriko Umeen Kontseiluko kideekin, joan den ikasturtean landu zuten gaiaren inguruan: jolasa. Lan hori jardunbide egokien dekalogo batean islatu da, eta gogorarazten du jolastea haurren eskubidea dela, eta helduek erraztu eta bultzatu behar dutela:
1. Haurrak eta helduak berdinak gara
2. Jolasteak hazten laguntzen nau
3. Jolasten naizenean ikasten dut
4. Debekatuta dago jolasa debekatzea
5. Utz nazazu lagunekin jolasten
6. Ez nazazu zigortu jolastu gabe
7. Hiriak jolasteko ere badira
8. Traba egiten badizut, ez naiz ondo jolasten ari
9. Entzun nazazu, jolasten ikasi nahi dut
10. Jolastu nirekin