2024-09-24
Familian euskararen erabilera sustatzeko udal tailerrak hasiko dira urrian
Sorgina Pirulina ekimena urriaren 4an hasiko da eta 2025eko maiatzera arte 8 ipuin kontalari antolatuko dira 5 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten eta helduak euskaldunak ez diren familien artean euskara sustatzeko.
Leioako Udalak ikasturte berri bati hasiera emango dio euskararen erabilera familian sustatzeko hainbat ekimenekin: Sorgina Pirulina eta Familian, asisialdia euskaraz bizi!.
Horrela, datorren urriaren 4an hasiko da Sorgina Pirulina programa, helduek euskaraz ez dakiten 5 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familientzako, euskarazko eta doako 8 ipuin kontaketa saio.
Helburua da, hain zuzen ere, euskaldunak ez diren pertsonek hizkuntzari buruzko ezagutzak eskuratzea espazio atsegin batean, etxeko haurrekin denbora partekatzen duten bitartean.
Lehenengo saioa ostiralean izango da, urriaren 4an, eta beste zazpiak, hilabetero bat eta beti ostiraletan, 2025eko maiatzera arte. Guztiak Kultur Leioan izango dira 17:30etik 18:30era.
Parte hartzeko izena eman behar da euskarazerbitzua@leioa.eus helbidean edo 94 607 25 76 telefonoan.
• Urriak 4: Euskararen musika
• Azaroak 8: Ze gozo!
• Abenduak 13: Elur panpina
• Urtarrilak 10: Honako baratza
• Otsailak 7: Shiro txakurra
• Martxoak 7: Teresa Printzesa
• Apirilaren 4a. BIzarbeltz
• Maiatzak 9, jolastera!
Urrian hasiko da bigarren ekimena ere, "Familian, aisialdia euskaraz bizi!", familia barruan euskararen erabilera sustatzeko eta, aldi berean, herriko familia euskaldunen arteko harremanak indartzeko.
Programak aisialdiko hiru tailer eskainiko ditu, euskara hutsean eta doakoak, 4 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Lehenengo jarduera urriaren 18an izango da:
• Ostirala, urriak 18: artile tailerra. Ardi-artilea erabiliz, horman zintzilikatzeko koadroak sortuko dira. Eskuz tindatutako artilearekin irudiak egingo dira, feltro bustiaren teknika erabiliz.
• Azaroak 15, ostirala: sukaldaritza familian. Errezeta berriak modu atsegin eta dibertigarrian ikasiko dira. Kalabaza izango da osagai nagusia.
• Ostirala, abenduak 20: talo tailerra. Gure inguruan ohikoa den taloa egingo da arto ekologikoko irina erabiliz. Tailerra zeliakoentzat ere egokia izango da.
Tailer guztiak Kultur Leioan izango dira, 17:30etatik aurrera.
Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Euskara Zerbitzuan (Jose Ramon Aketxe Plaza 11 (Kultur Leioa) 4. solairuan, euskarazaerbitzua@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 94 607 25 76 telefonora deituz.
Izena emateko epea tailerra egingo den egunaren aurreko astelehenera arte egongo da zabalik.
Helduentzako plazak adingabe bakoitzeko bat baino ez dira.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
LEIOA GUREA
Partekatu:
Itzuli