2024-08-20
Leioako Udalak gogorarazi nahi du etxebizitza-eraikinetarako dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 15era arte egongo dela zalabalik
Etxebizitza-eraikinetan garatutako urbanizazioa, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, putzu septikoak hobetzeko obretarako dirulaguntzak dira.
Leioako Udalak gogorarazi nahi du urriaren 15era arte egongo dela zabalik dirulaguntzak eskatzeko epea, urbanizazioa, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, putzu septikoen deuseztapena edo ondarearen babesa hobetuko duten lehendik dauden eraikinetan egindako hobekuntza-obretarako.
Aurtengo deialdiaren berritasuna da 2023ko azken hiruhilekoan, 2024an eta 2020an, 2021ean eta 2022an egindako esku-hartzeetarako laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera jasotzen duela, azken horietan, salbuespen gisa, urte horietan bizilagunen erkidegoek muga jakin batzuekin funtzionatu behar izan zutelako, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lehendik zeuden laguntzak eskuratzea zaildu ahal izan zutelako.
Oinarrietan jasotako dirulaguntzetarako partida honen zenbatekoa 300.000 eurokoa da.
Eskaerak udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ Udaletxea eta Gaztelubide) aurkeztuko dira, eta udaletxean.leioa.eus webguneanudaletxean.leioa.eus webgunean
5 DIRULAGUNTZA LERRO
Bost laguntza-lerro ezarri dira, eta, beraz, diruz lagundu ahal izango dira:
• Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak. Urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko obrak dira, akaberei eragiten dietenak (zoladura, altzariak, lorezaintza eta argiak).
• Etxebizitza kolektiboko eraikinetan inguratzailea edo termikoa hobetzeko obrak. Hala nola, fatxadan eta estalkian isolamendu termikoa jartzea, hobetzea edo leihoak aldatzea.
• Irisgarritasuna hobetzeko obrak etxebizitza kolektiboko eraikinetan, adibidez, igogailuak instalatzea igogailurik gabeko komunitateetan, atariak berritzea igogailurako irisgarritasuna bermatzeko edo kanpoko elementuak egokitzea atarirako irisgarritasuna bermatzeko
• Eraikin babestuen fatxada, estalkia eta/edo egitura hobetzeko obrak.
• Putzu septikoak deuseztatzeko, husteko, garbitzeko eta Galindoko HUAra hondakinak garraiatzeko obrak.
Informazio osoa eta xehatua Laguntza eta Dirulaguntza Publikoen webgunean.