2024-08-05
Leioako Udaltzaingoak zigor-eginbideak ireki dizkio gidari bati baimendutako abiadura hirukoitza baino azkarrago zirkulatzeagatik
Bilboko bizilagunari balizko bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote, herriko hiri-tarte batean 101km/h-ko abiaduran gidatzeagatik, gehieneko abiadura 30km/h-koa baita.
Leioako Udaltzaingoak eginbide penalak ireki ditu gidari baten kontra herriko hirigunea 101 km/h-ko abiaduran zeharkatzeagatik, hau da, baimendutako gehieneko abiadura, 30 km/h-koa, hirukoitza baino gehiago gaindituz.
Gertakariak uztailaren 30ean izan ziren, 05:00etan, gizona, balizko bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, salgaiak garraiatzeko ibilgailu bat gidatzen ari zen.
Udalak gogoratu nahi du oso garrantzitsua dela abiadura-mugak eta trafiko seinaleak errespetatzea udalerri osoan eta, are gehiago, Avanzada estaltzeko obren eragina jasan dezaketen inguruetan. Ildo horretan, lan horiek hasi zirenetik, ibilgailuen trafikoa prebenitzeko eta kontrolatzeko ohikoak direnen lanez gain, Udaltzaingoak lan bereziak egiten ditu.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net