2024-07-30
Leioako Udalak Sarrienako 11ko futbol zelaiko belar artifiziala berrituko du
Obren barruan sartzen da argiteria berritzea, bi zelaitan, 1ean eta 3an.
Leioako Udalak udan egin ohi duen kirol etenaldia aprobetxatuko du Sarrienako udal instalazioetan futbol zelaiko (1. zelaia) belar artifiziala berritzeko.
Belarra azken aldiz berritu zenetik 15 urte igaro dira eta bere bizitza erabilgarria amaitu egin da, erabiltzaileen erabileragatik eta UV izpiek soropileko zuntzei eragindako higaduragatik. Horrela, ordezkapena beharrezkoa da futbolaren praktika egokia eta erabiltzaileen segurtasuna errazteko.
Gaur egungo belarraren ordez azken belaunaldiko belarra jartzeaz gain, lanen barruan 1. eta 3. zelaietan argiak ere berrituko dira.
Instalazioen ohiko erabileran ahalik eta eragin txikiena izateko, lanak abuztuan zehar egingo dituzte eta, aurreikusitakoaren arabera, irailean amaituko dituzte.
Leioako Udalak 432.332,96 euro inbertituko ditu lan horietan, Udalak udalerriko kirol -instalazioen egoera, kalitatea eta segurtasuna mantentzeko eta hobetzeko hartutako konpromisoaren ondorioz, leioaztarrek nahiago duten kirol modalitatea praktikatu ahal izan dezaten, jarduera fisikoa euren bizitza ohitura osasungarrietako bat izanik.
Sarrienako futbol-zelaiak 4 klubek erabiltzen dituzte; Udondo, Gazteluzarra, Txatxarrene eta S.D Leioa eta 700 haur baino gehiago entrenatzen eta lehiatzen dira.