Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Irailaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-16 Leioako alkateak Askartzako Waterpoloko emakumezkoen alebin taldea hartu du, estatuko txapelketan txapeldunorde geratu ondoren Txapelketa honetan final batera iritsi den lehen euskal waterpolo taldea bihurtu dira.
/

Iban Rodriguez Etxeberria Leioako alkateak harrera egin die gaur arratsaldean Waterpolo Askartzako talde teknikoko eta alebin mailako emakumezkoen taldeko kideei, Estatuko txapelketan txapeldunorde titulua lortu eta lehiaketa honetan final bat lortzen duen lehen euskal talde bihurtu ondoren.

Leioako alkatea oso harro agertu da Waterpolo Askartzak lortutako balentriarekin, eta kirolari gazteei zuzendu zaie beren titulua zoriontzeko, "Kirolean maila gorenean zaudetela erakutsi duzue, eta kalitate hori ez da kasualitatearen emaitza, ahalegin handia, konpromiso handia eta laguntasun handia gordetzen baititu; horiek kirolaren balioetako batzuk dira, eta zuek modurik onenean ordezkatzen dituzue; horregatik, oso harro gaude jokatzen edo lehiatzen duzuen igerileku bakoitzeko Leioa izena daramazuelako", "mantendu kirol honekiko duzuen grina, oso errotua eta tradizio handikoa gure herrian, jarraitu erakusten zer egiteko gai zareten, eta, batez ere, jarraitu uretan gozatzen. Zorte handia datorren denboraldirako ", gaineratu du Rodriguezek.

Harrera ekitaldira, Askartza Waterpoloko alebin talde osoaren ordezkari gisa, talde teknikoko Isusko Arias, Joan Albella eta Naia del Campo eta Irati Ortiz de Artiñano, Naroa Núñez, Inés Bilbao, Malen Fernández eta Alejandra Erice jokalariak joan dira, ezin izan dira bertaratu Haizea Erkiaga, Libe Zarazua, Eider Idele eta Haizea Marcos. Bakoitzak oroitzapen txiki bat jaso du Udalaren aldetik, esker on gisa "Leioa izena hain urrun eramateagatik".

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa