Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-06-04 Uda honetan barnetegi batean ikasi nahi duzu?
Zornotzako barnetegia / Zornotzako barnetegia

Leioako Udalaren eta Aurten Bai Fundazioaren arteko hitzarmenari esker, 15 leioaztarrek udako ikastaro bat egin ahal izango dute Zornotzako barnetegian abuztuan eta irailean, baldintza ekonomiko onuragarrietan. Udan euskararen ezagutza indartzeko aukera paregabea.

Pentsio osoan: 241,50 €
Pentsio erdian: 206,00 €

Kontuan hartu beharrekoak:
1) Parte hartzeko Leioan erroldatuta egon behar da 2021eko maiatzaren 25a baino lehen. Baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileen eskaerak ez dira onartuko.

2) Eskabideak Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, ekainaren 7tik 25era.

3) Eskatzaile bakoitzak ikastaro bakarra aukeratu beharko du.

4) Epea amaituta 15 eskabide baino gehiago badaude, zozketa bidez egingo dira 15 ikasleen zerrenda eta dagokien itxarote-zerrenda.

5) Zozketa ekainaren 28an egingo da, 10: 00etan, Kultur Leioako prentsa aretoan.

Informazioa eta izen-emateak:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe 11-4 (Kultur Leioa)
Euskarazerbitzua@leioa.net
946072576

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 445 kb)

Eskabide orria (pdf, 759 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa