Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-01-23 Leioako udalaren enpresa-mintegirako deialdi berria
/

Leioako Udalak bere enpresa-mintegian esparruak egokitzeko oinarri arautzaileak onartu ditu; halaber, eskaerak jasotzeko hasierako epea ezarri du, oinarriak argitaratzen diren datatik 2019ko otsailaren 28ra bitartekoa, hain zuzen ere.
Era berean, eta oinarri arautzaileen arabera, oinarri horiek agintean dauden bitarteko epean eskaerak aurkezteko aukera eskaintzen du, helburu bikoitzarekin: esparru publiko hori erabitzea hoberendu eta enpresak bertaratzeko prozesua arindu.

Mintegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan, eta adjudikaziodun enpresei laguntzeko eginda dago. Mintegiko moduluak aldi baterako zainpeko esleipenaren bidez utziko dira.

Horrela, adjudikaziodun enpresek honako hau izango dute eskuragai:

• Esleitutako modulua edo moduluak.

• Erabilera anitzerako aretoa.

• Negozioari laguntzeko zerbitzu gehigarriak.


Esleipena bi urterako izango da hasiera batean, alokairuan, erosteko aukerarik gabe. Hala ere, esleipedun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.

Esleipen prozesua eta funtzionamendua arautzen dituzten oinarriak Udalaren eta Behargintza Leioaren webguneetan daude eskuragarri.

Eskaera, dokumentazio guztiarekin batera, entregatzeko Internet bidez egin daiteke, Behargintza Leioaren webgunetik (www.behargintzaleioa.net), edo dokumentazioa udal erregistroetan aurkeztuz (udaletxean edo Mendibil 3n dauden Leioako Behargintzaren bulegoetan).

Erlazionatutako dokumentuak:

2019ko Oinarriak (pdf, 929 kb)

Eskaera (pdf, 99 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa