Ondo dakigun bezala, gure seme-alaben hezkuntzak lehentasunezko lekua betetzen du Udalaren agendan. Familiei zuzendutako laguntza, oraingo honetan prestakuntzaren bitartez, Udal honek balioetan oinarritutako hezkuntza, bizikidetzarako hezkuntza, indartzeko duen konpromisoa da.
Hezkuntza eta Herritarren Partaidetza Sailetik, 3 eta 17 urte arteko seme-alabak dituzten Leioako gurasoei zuzendutako bi prestakuntza ekintza antolatzen dira.
Helburua, hezkuntza lana erraztuko duten baliabideak eta tresnak eskaintzea da, jokabide arduratsuen ikasketari eta bizikidetzak eskatzen dituen mugen barneratzeari lehentasuna emanez.
Urtarrilean eta otsailean bi tailer egingo dira Kultur Leioan, bakoitza 10 ordukoa. Asteazkenetan eskainiko den lehenengoa, 3 eta 10 urte arteko seme-alabak dituzten familiei dago zuzenduta, eta ostegunetan egingo den bigarrena, berriz, 11 urtetik gorako seme-alabak dituztenentzat.
Taldea: 3-10 urte.
Ordutegia: 17:30-19:30.
Egunak: urtarrilak 23 eta 30 eta otsailak 6, 13 eta 20. Taldea 2: 11-17 urte.
Ordutegia: 17:30-19:30.
Egunak: urtarrilak 24 eta 31 eta otsailak 7, 14 eta 21.
Tailerren edukiak modu praktikoan eta aplikatuan aurkeztuko dira. Hasieratik, hainbat adinetako seme-alabek planteatzen dizkiguten ohiko egoerak ikusiko dira. Landuko diren gai nagusiak hauek izango dira:
? Zer da erantzukizuna eta zelan hezitzen da?
? Zer eska diezaiekegu umeei eta nerabeei euren adinaren arabera?
? Mugak: zelan ezarri eta eutsi.
? Gure seme-alaben laguntza lortzeko estrategiak.
Izen ematea zabalik egongo da urtarrilaren 11ra arte edo dauden plaza guztiak bete arte (22 plaza talde bakoitzean).
Emaila: info@geuz.es / Telefonoa: 675715661