2018-12-20
XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka arrakastatsua
Joan den igandean, abenduaren 16an, ospatu zen XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokak balantze bikaina egin du. 10.000 bisitari baino gehiago eta 106 postu parte hartzen, nekazaritzako eta artisautzako 83 eta 100 abelburu zituzten abeltzaintzako 23. Beste zifra batzuen artean, azpimarragarriak dira eurentzat antolatutako jardueretan parte hartu zuten 300 umeak; 1.200 perretxiko pintxoen eta sagardoaren dastatzea; 4 musika eta kale animazio motak; Idiazabal Gaztaren XX. Lehiaketa; eta “Behi ederrena” eta “Pisu gehieneko behia”, Beñat Urbietarena eta Jacinto Iturriagaetxebarriarena, hurrenez hurren.
Aurten Gabonetako opari ederra izan dugu, azkenean eguraldia lagun ia azokako une guztietan, negu-giroko eguna, euriaren itzalean, baina hotz handirik gabe, azoka guneak lehen orduetan hotz egon arren, epeltzen joan ziren egunak Aurrera egin ahala. Leioa jendez lepo egon zen, aurreikuspenak gaindituz, beste behin, azokako hiru gunetan. Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Haur tailerrak, Poneyak, abelburuen azalpenak (pisatzea, azaltzea,...), produktuen erosketan eta dastatzean, dena ikuslez eta parte hartzailez gainezka.
Zaila da zenbaki bat ezartzea halako azoka gune zabalean, jakinda Leioaztarrak eta Leioara hurbildutako kanpotarrak, gunez-gune ibili zirela, baina esan genezake, aurten be zenbaki potoloa izan dugula, 10.000 pertsona inguru hurbildu zirela atzo Leioara.
Azoka gunea sendotuta dago, eguraldi iragarpen kaxkarra eta hala ere arrakasta hitza azaldu egin da beste behin. Leioako azoka gunea, ezin hobea da halako ekitaldi baterako. Aurten 31 garrena ospatu dugu, urtero lez ekintza eta produktu berriak eta erakargarriak aurkeztuz, Zorionak beraz, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza azokari eta antolaketan eta parte hartu duzuen guztioi, aurtengo Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka zuon laguntza barik ezinezkoa izango litzatekeelako.
Ospakizunen ajea alde batera utzi beharko dugu eta datorren ekitaldiko prestaketa lanetan buru belarri jarri beharko gara, urte hauetan zehar egindako lanak bere uztarik oparoena emateko datorren urteko Leioako azokan.