2018-11-21
Leioa erreferentea da Haurren Hirien Sarean
HaurrenHirienSarea (UmHerri sarea) Innobasquek sustatutako proiektu bat da, HerriLaborategiarekin elkarlanean, toki mailan administrazio publikoetan berrikuntza-politikako prozesuak sustatu eta laguntzeko. Ekimen hau Francesco Tonucciren Haurren hiria (La citta dei bambini) proiektuarekin lotuta dago, hiria “haurren” parametrotik aldatzeko proiektu politikoa.