2018-11-21
Leioandi sektoreko errepidearen irekiera
Leioandi sektoreko errepidea bihar goizean, azaroaren 22an, goizeko 10:00ak inguruan, irekiko da. Irekiera horri esker inguruko trafikoa ordenatuagoa izango da, eta orain lotuta geratuko diren bi guneen arteko komunikazioa hobetu egingo da.
Errepideak, Artatzaganako igoerako/jaitsieako biribilgunea eta Elexalde Etorbideko biribilgunea (parrokia ostean dagoena) lotzen ditu. Duen kokagunea dela eta, errepide garrantzitsua da, ezarriko diren etxebizitzen 2/3 babestua den sektorean.