2018-10-31
Zazpi Mikologia Elkartea, Leioa 2018 Saria
Zazpi Mikologia Elkarteak Leioa 2018 Saria jaso du. Sari horrek, perretxikoetarako zaletasuna hedatzera bideratutako ibilbide osoa aintzatesten du, herriko elkarteak 25. urte bete dituen honetan. Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak eman du saria, Artaza Jauregiko ateak irekitzen dituen Leioako Eguneko urriaren 30 bakoitzeko ohiko topaketan.
Urtean zehar Leioan ospatzen den ekitaldi garrantzitsuenetakoa den horren helburua Leioaren eta bertako biztanleen arteko loturak estutzea da, kultur eta kirol elkarteak, ikastetxeak, auzokideen elkarteak, auzoetako kultur aretoak, enpresak… elkartzeko topalekua sortuz. Hau da, Leioan eta Leioaren alde lan egiten duten guztiak elkartzeko lekua.
Horrela, ospakizunaz baliatuz, Leioako Udalak jende aurreko aintzatespena egiten die udalerriaren alde egindako lanarengatik nabarmendu diren erakundeei eta pertsonei, Leioa Sarien bitartez. Aurtengo edizioan Saria Zazpi Mikologia Elkarteak jaso du. “Gutxi dira lortu dutenarekin harro senti daitezkeen elkarteak, eta Udala eurekin batera, honaino heldu izana bere bazkideen ilusioari eta lan egiteko gogoari esker”, adierazi du Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Zazpi Mikologia Elkarteak bete duen mende laurdena aipatuz.