2018-10-02
“Circo de pulgas”
Hurrengo ostiralean, urriak 5 (Auditorium. 20:30), Matarile Teatro konpainiak eskeinitako “Circo de Pulgas” ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Dantza eta antzerkia, nortasun propiodunak, Matarile Teatroren eskutik, Espainiako antzerki garaikidearen erreferentziazko konpainietako bat. 1986an Compostelan Ana Vallés eta Baltasar Patiño bere zuzendarien eskutik sortu zenetik, berariazko estilo eta hizkuntza artistiko propioak garatu izan ditu. 30 urtetik gora eta 30 ikuskizun baino gehiago: denbora horretan eta ikuskizun horien bidez 20 saritik gora lortu ditu Espainiako eta Europako hainbat tokitan. Ironia, umorea, musika eta ikuslean erreflexioa sortuko duen zirku degeneratua.
Partekatu:
Itzuli