2018-09-21
Mugikortasun Astea 2018
Haur ibiltarien topaketa
Gaur goizean, udalerriko bost eskola-zentrotako lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako haurrak udaleko plazaraino joan dira oinez. Bertan, Leioako Udaleko alkateordea den Iban Rodriguezek eman die ongi-etorria eta helduek Leioan haurren mugikortasuna sustatzeko sinatu dituzten konpromisoak aurkeztu dizkie. Xedea da elkarrekin ibiltzea: Leioa bizitzeko leku hobea izan dadin lortzea guztion artean: haurren parean jartzen den hiri bat pertsona guztientzako hiri atsegina da.