2018-06-14
Udaleku Irekietan izan emateko epea bihar bukatzen da
Udaleku Irekietan izena emateko epea zabalik dago bihar arte. Leioako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen aisialdi hezigarrian oinarritutako ekintzak uztailaren 2tik 13ra burutuko dira, euskaraz oso osorik.
Interesa dutenek aipatutako hurrengo ekainaren 15era arte eman beharko dute izena. 80 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 19an egingo litzateke.
Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 19tik 25era bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 eurokoa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 eurokoa, gainerako leioaztarrentzat.
Erlazionatutako dokumentuak:
Informazioa (pdf, 1648 kb)
Partekatu:
Itzuli