2018-06-06
Akatsak zuzentzeko epean daude Telleriako etxebizitzen eskatzaileak
Telleriako alokairuzko etxebizitzen eskarien artean zortzik akatsak izan dituzte, beraz orain, legeak finkatzen duen moduan, pertsona hauek notifikazioa jasotzen duten momentutik hamar eguneko epea izango dute akats hauek zuzentzeko. Hau amaitzerakoan eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko da.