Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-30 Leioako Udalaren 2025erako Aurrekontu Irekien programan lehenetsitako proiektuak bozkatzeko fasea hasi da 16 urtetik gorako herritarrek botoa emateko epea gaur bertan hasiko da, apirilaren 30ean, maiatzaren 14ra arte.
/

Leioako Udalak 2025eko Aurrekontu Irekien bigarren fasea jarri du abian. Gaurtik, apirilaren 30etik, eta maiatzaren 14ra arte, Leioako 16 urtetik gorako herritarrek, hautatutako 10 proiektuen artean, gehien interesatzen zaizkien edo beharrezkoenak iruditzen zaizkien 5 proposamenak bozkatu ahal izango dituzte.

LEHENETSITAKO PROPOSAMENAK

Lehenengo fasean jasotako 986 proposamenetatik teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnak hautatu dira, eta bozketara ateratzen diren 10ei eman zaie lehentasuna:

• Animaliekin egindako terapia-jarduerak (15.000 euro)
• Osasuna sustatzeko proiektuak (30.000 euro)
• Kanpoko gimnastika-elementuen diagnostikoa eta hobekuntza (kalistenia eta parke bioosasungarriak) kirol-jarduera sustatzeko (40.000 euro)
• Bizikletentzako aparkaleku pribatuak jartzea (150.000 euro)
• Informazio-panelak instalatzea hainbat kokapenetan (20.000 euro)
• Fatxadak horma-irudiak eginez edertzeko proiektua (100.000 euro)
• Stoa ixteko proiektua (60.000 euro)
• Haur-parkeak estaltzen jarraitzea (500.000 euro)
• Kontzientziazio eta gizabidezko jarrera kanpainak (45.000 euro)
• Udalerria edertzea sustatzeko udal-lehiaketak egitea erakusleihoen bidez (15.000 euro)
Leioako Udalak milioi 1 euro inbertitzen ditu Aurrekontu Irekietan, 800.000 euro herritarren ideietarako oro har, eta beste 200.000 euro adingabeek Leioako Haurren Kontseiluaren bidez helarazten dituzten ideietarako.

NOLA PARTE HARTU

Leioztarrek triptiko bat jaso dute etxean prozesuari buruzko informazio guztiarekin eta parte hartzeko bete behar duten fitxarekin. Gainera, informazioa eta formularioa leioazabalik.leioa.net udal-webgunean ere eskura daitezke, eta Udalari bide telematikoz, webgunearen bidez edo aurrez aurre bidal dakioke, bide publikoko hainbat tokitan jarriko diren postontzietan, bozketak irauten duen bitartean:

Udal-espazioak:
• Pinuetako zahar-etxea
• Txorierriko Jubilatuen Etxea
• Gaztelubide Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ)
• Udala (Udaltzaingoaren sarrera)
• Sakonetako kiroldegia
• San Bartolomeko Kulturgunea

Bide publikoan:
• Lamiakoko metro-geltokia
• Udondoko bulebarra (Ikaztegiko aparkalekua)
• Ikea Ikea mendiko igogailua
• Mendibilerako pasabiderako sarbidea, Bidekurtzio plaza
• Artatzagana, Bordeleako parkea
• Artaza kalea 20
• Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza
• Estartetxe kalea, haurrentzako jolasen ondoan
• Maiatzaren Bata kalea, 2.
• Iparragirre etorbidea 76-78, euskaltegiaren parean.

Gainera, maiatzaren 2an, 7an eta 9an, bozketa-inprimakia ere aurkeztu ahal izango da:

• Maiatzaren 2an, Agirre Lehendakariaren plazan (goizez) eta San Bartolomeko Kulturgunean (arratsaldez)
• Maiatzaren 7an, Osasun Zentroan (goizez) eta Sakonetako Kiroldegian (arratsaldez).
• Maiatzaren 9an, Pinuetan (goizez) eta Metro Lamiakon (arratsaldez).

Maiatzaren 3an, hainbat pertsona herriko auzoetan ibiliko dira informazioa emateko eta parte-hartzea errazteko

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

Eranskina (pdf, 151 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa