2010-06-25
Udalak liburuxkak banatuko ditu herritarren artean udako lapurretak saihesteko
Leioako Udalak, aurreko urtean egin zuen bezala, oraingoan ere liburuxkak banatuko ditu udalerriko etxe guztietan udan ematen diren etxeko lapurretak saihesteko hainbat gomendio eta aholkuekin.
Datuek adierazten duten moduan, etxeetan ematen diren lapurreten %40 uda aldean ematen dira, jabeak egun batzuetaz etxetik kanpo izaten direnean hain zuzen ere. Egoera hau kontutan izanda, Udalak oporretan irten baino arinago lapurretak ekiditeko hainbat metodo jakinarazi nahi izan dizkie leioaztarrei, lasaiago igarotzeko euren oporraldia.
Liburuxkan jasotako aholkuen artean ohikoenak topa ditzakegu, hauen artean, senide edo auzokoren bati posta jasotzea eskatzea eta noizbehinka etxeko lehioak irekitzea eskatzea jendea bizi delakoaren sentsazioa emateko, edota egiaztatzea etxeko ate nagusiaren eta zoruaren artean ez dagoela tarterik, palanken erabilera saihesteko.
Aholku orri honekin leioaztar guztiek prestatuago izango dira eta lasaiago joango dira oporretan. Honela eta guztiz, lapurreta ematen baldin bada liburuxkan bertan Udaltzainen zein SOS Deiak-en telefonoa ere agertzen da, kasu hauetan zer egin behar den jakiteko.
Erlazionatutako dokumentuak:
Liburuxka (pdf, 202 kb)
Partekatu:
Itzuli