2009-07-09
Udan lapurketak saihesteko liburuxkak banatu ditu Leioak
Leioako Udalak, uda aldean ematen diren lapurketak saihesteko kanpaina informatiboari helduko dio aurten ere
Herriko etxe guztietan banatu dira liburuxkak aholku eta oharrekin uda aldean etxeetan ematen diren lapurketak saihesteko.
Etxeetako lapurreten %40 udan izaten da. Hori dela-eta, udari begira, zenbait ardura hartu behar dira. Etxetik kanpo denbora laburrez egongo bagara ere, eskura ditugun segurtasun neurri guztiak erabili behar dira. Horretarako Leioako Udaltzaingoak hainbat aholku eta pausu jarraitzea aholkatzen dizkigu, hauen artean: “senide edo auzotar bati heltzen zaizun posta batzeko eskatzea, baita pertsianak zabaldu eta iztea noizean behin etxean jendea dagoen sentsazioa emateko, edota egiaztatzea etxeko ate nagusiaren eta lurzoruaren artean tarterik ez dagoela, palankaren erabilera saihesteko”.
Honekin leioaztarrek zehaztasun gehiagorekin prestatu ditzakete euren oporraldiak eta segurtasun gehiagorekin ere bai. Liburuxkak lapurketa eman eta gero jarraitu beharreko pausuak ere azaltzen ditu, SOS Deiak eta Udaltzaingoaren telefonoak gogoratuz.
Erlazionatutako dokumentuak:
Liburuxka (pdf, 189 kb)
Partekatu:
Itzuli