2014-04-07
Udaltzain kopuruaren handitzeak segurtasuna indartu du Leioan
Azken urteetan ikusi izan dugun joera mantentzen ari da Leioan segurtasun esparruan, hau da, gure udalerria gero eta seguruagoa dela esan dezakegu. Gainera, joan den 2013.urtean Leioak 11 udaltzain berri gehitu du Udaltzaingoaren plantillara, honek segurtasunaren indize onak mantentzen laguntzen du.
Udalak lehentasuna eman dio herritarren segurtasunari udal aurrekontuan, izan ere, segurtasun arloak azken udal aurrekontuetan igoera izan duen sail bakarrenetarikoa da, guztira 2.628.551 euroekin, hau da, aurrekontu orokorraren %6,64.
Errekurtso pertsonal eta arlo ekonomikoan egin diren esfrotzu eta apostu hauek emaitzak ematen hasi dira, udaltzainen presentzia kaleetan nabariagoa izan da azken urtean, eta ondorioz esku-hartzeak ere. Guztira, 3.355 trafiko isun jarri dituzte iaz, 2013an 2.976 izan zirelarik, eta diligentzia penalak ere igo egin dira 2012ko 448tik iazko 506ra. Gauez kaleetatik egoten diren hiru patruila berriak arau hauste gehiago detektatzea erakarri du.
Orokorrean, Udaltzaingoak 2013an egindako eskuhartzeak 15.012 izan dira, aurreko urtean baino askoz ere gehiago (12.707). Guztira 664 patruila izan dira kaleetatik ibili direnak gauez, ordu bat edo hiru, eta horrek eragina izan du esku hartzeetan.
Administrazio saila
Guztira 1.023 txosten egin izan dira, 2012ko datuen oso parekoa. Izan ere, elkarbizitza ziurtagirien bidalketen jaitsieren ondorioz, gaur egun errolda ziurtagiriarekin nahiko delako. Bestalde, abandonatutako ibilgailuen kopurua igo egin da, batez ere egungo krisi ekonomikoak eraginda, iaz 262 ibilgailu izan dira iaz eta 2012.urtean 238 izan ziren. Honetaz gain, azpimarratu behar dugu, kasu gehienetan ibilgailu hauek agenteek detektatzen dituztela (214 kasu), eta beste 39 kasu gainontzeko herritarrek jakinaren gainean jarrita detektatu ziren.