500 urte
Bilaketak
Astelehena, 2026ko Irailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2026-08-28 Leioako TAO zerbitzuaren ordutegia gaurdeiko 00:00ak arte luezatuko da, irailaren 1etik aurrera Aldaketak ez du inolako kostu ekonomiko gehigarririk ekarriko TAO txartelaren titularrentzat, egungo baldintzak mantenduko baitira.
/

Leioako Udalak irailaren 1ean jarriko du martxan aparkaleku arautuaren zerbitzuaren (TAO) ordutegi berria Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan, Udalbatzak neurria aho batez onartu ondoren.

Data horretatik aurrera, TAO zerbitzuak ordutegia zabalduko du lanegunetan, eta 21:00etan amaitu beharrean, 00:00etan amaituko da.

Erabakiak auzokideek hainbat bileratan helarazitako eskaerei erantzuten die. Bilera horietan aparkatzeko zailtasunak nabarmendu dituzte, batez ere arratsaldeko eta gaueko tartean.

Egoera hori, neurri handi batean, araututako ordutegiaren amaiera hurbildu ahala, aparkaleku-plaza asko udalerrian bizi ez diren pertsonen ibilgailuek hartzen dituztelako gertatzen da, eta horrek auzo horietan bizi direnen egunerokoa zailtzen du.

Ordutegiaren luzapen honekin, Udalak egoiliarren lehentasuna indartu nahi du aparkaleku arautuko plazak erabiltzeko orduan, eta, horrela, egunaren azken orduetan ere etxebizitzatik gertu aparkatzeko aukera erraztu.
Horrela, irailaren 1etik aurrera, TAO zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 00:00etara egongo da indarrean. Larunbatetan, berriz, egungo ordutegia mantenduko da: 09:00etatik 13:30era.

Ordutegi aldaketak ez du inolako kostu ekonomiko gehigarririk ekarriko TAO txartela duten pertsonentzat, eta egungo baldintzak mantenduko dira.

Ekimen hau Leioako mugikortasuna hobetzen jarraitzeko eta herritarrek planteatutako beharrei neurri zehatzen bidez erantzuteko udal-konpromisoaren barruan kokatzen da, auzoetako bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
?

Partekatu:

Itzuli