Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-17 Ondizko kooperatiban izena emateko epea irekita dago Ondiz gunean babes ofizialeko 102 etxebizitzako multzoa eraikitzeko sustatzailea den ONDIZ S. COOP. erakundeak jakinarazi du aipatutako etxebizitzen adjudikaziorako bazkideak lortzeko prozedura irekita dagoela jada.

Aipatutako kooperatibak ez ditu bazkide sortzailerik etxebizitza erreserbatzeko berezko eskubidea duenik, beraz bazkide izan nahi duenak izena eman dezake finkatutako epearen barruan (B.O.Baren argitalpenaren 45 egun natural barruan) eta beharrezko dokumentazioa eramanez kooperatibak Sabino Arana etorbideko 12 (baxua) zenbakian duen hebide sozialera astelehenetik ostegunera (09.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara) eta ostiraletan (08.00etatik 14.00etara). Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera beharrezkoa dena aurkeztu beharko dute, hau da, errolda-ziurtagiria eta NANaren kopia aurkeztea nahitaezko betekizuna izango da.

Gogoratu behar da sustapena pribatua dela, eta, beraz, zozketan parte hartu nahi dutenek, Etxebiden izena emanda egon zein ez, dagozkion agiriak aurkeztu beharko dizkiote ONDIZ S. COOP. erakundeari.

Eusko Jaurlaritzaren araudia bete beharko dute interesdunek, hots, etxebizitza propiorik ez izatea eta finkatutako diru-sarrera artean kokatuta egotea, Leioako erroldako betebeharrez gain (azken hamar urteetatik bosten).

Bazkide-izaera ematea eta itxarote-zerrenda notario aurreko zozketa publikoaren bidez egingo da. Horretarako, prentsako iragarkian argitaratuko dira eguna eta lekua.

Lehen promozio honetan, 102 etxebizitza, garaje eta trasteleku eta guzti egingo dira; horietatik 5 mugikortasun urri iraunkorra duten ezgaituen taldearentzat izango dira. Leioako Udalak 4 etxebizitza gordeko ditu, berriz ostatua eman behar den kasuetarako.

Amaitzerakoan 57 etxebizitza tasatuak eraikiko dira zonalde berean, Leioako herritarrei bereziko zuzendutakoak ere. Honen inguruko informazioa aurrerantzean izango da.

Etxebizitza guzti hauek jabetza-araubidean adjudikatuko dira, eta Ondiz Hutsik HAPO-ren 37. arloan kokatuta izango dira, Aldapabarrena kalean, Altzaga ikastolatik hurbil.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa