Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-10-01 Euskaldunak ez diren gurasoek euskaraz jolasten ikasteko tailerrak
Sorgina Txirulina / Sorgina txirulina

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak tailerrak antolatu ditu euskaraz ez dakiten gurasoek, seme-alabekin euskaraz jolasten ikasteko eta, aldi berean, hizkuntza ikasteko. Euskaldun ez diren helduei euskara hurbiltzea da helburua, txikien laguntzarekin.

Saioak hileko lehen ostiralean izango dira Kultur Leioan, eta hileko hirugarren ostiralean Lamiakoko ikastetxe publikoan. Saio bakoitzean eguneroko bizitzako gai bat lantzen da (bazkaltzeko ordua, bainua, parkean jolastea...) eta gaiarekin lotutako jarduera bat eta ipuin bat egiten dira. Saioa amaitzean, familiek erabilitako materiala etxera eramaten dute, lantzen jarraitzeko.

Tailerretarako edo bestelako informaziorako izen-ematea euskarazerbitzua@leioa.net helbidean edo 94.607.25.76 telefonoan egin daiteke.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa Sorgina Txirulina (pdf, 938 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa