Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-17 Antzerkia eta umorea Jon Plazaolaren eskutik hurrengo ostiralean
Ganar / Ganar

Hurrengo ostiralean, otsailak 19 (Auditorium, 19:00etan), antzerkia eta umorea izango dira protagonista Kultur Leioan. Telebistako aurpegi ezegunetariko bat, Jon Plazaolak “Ganar” ikuskizuna eskeiniko digu.

“Partehartzea da garrantzitsuena”. Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidakaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko gazta puxka mixerable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Jon Plazaola Felix da, ta honek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu… erdibideko mediokre bat izan da beti. Gaur gauean, ordea, Félixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa