Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-15 Hiri Baratzeei buruzko Herritarren Laborategian parte hartu ezazu
Ekin / Ekin

2018-19 ikasturtean, Udalak hausnarketa-prozesu partekatua jarri zuen abian, eta hainbat arlotako arduradun politiko, teknikoek eta herritarrek parte hartu zuten. Proiektuaren eredua elkarrekin birpentsatzea eta datozen urteetan bultzatu beharreko lan-ildo estrategikoak identifikatzea eta definitzea zen helburua.

Lan horren ondorioz, Herrigune Leioa herritarren laborategi gisa definitzen da, eta herritarrek 3 ildo estrategiko berritan parte har dezakete:

Hazi Leioa. Herritarren garapen pertsonalerako lan-eremua da; batez ere, pertsonak ardatz dituen gunea: pertsonei arreta ematea, zaintzea eta baliabideak eta laguntza eskaintzea, ikaskuntza pertsonala sustatzeko, betiere beste batzuekin topatuz.

Ekin Leioa. Herritarren garapen kolektiborako lan-eremua da, jabekuntzarako, ikaskuntzarako eta gaikuntzarako espazioa, eta komunitate-arloan jartzen du arreta, behar komunak "erronka kolektiboetatik" lantzeko.

Garatu Leioa. Berrikuntza publiko sozialerako lan-ildoa, erakundea bera lanean ari baita partaidetzarako egitura eta mekanismo sendoak sortzeko.


Auzoetako hiri-baratzeak lantzen
Orain denon artean diseinatu dugun eredua praktikan jarri nahi dugu, eta, beraz, Herritar Laborategiaren barruan hainbat esperientzia pilotu aktibatu nahi ditugu, herrigune berri honen barruan probatu, esperimentatu eta jolastu ahal izateko. Zoritxarrez, Covid 19ren pandemia gure laborategiko topaguneak aldatzen ari da. Hala ere, Herrigunek komunitate-gune seguruak gaitzearen alde egiten jarraitzen du, eta datozen hilabeteetan garatuko dugun Ekin Leioa pilotu prozesuaren parte izatera gonbidatzen zaitugu.

Ekin Leioako egitura berria probatzeko aukeratutako lan-gaia Auzoko Hiri Baratzeak dira. Horretarako, Leioako hainbat pertsonaz osatutako lantalde bat osatu nahi dugu, auzo-baratze horiek bezalako ordezkapena izateko. Lan-plana otsailetik apirilera bitartekoa da, eta hilabete horietan astero topaketak egingo ditugu ostegunetan, 17:00etatik 18:30era, Herritarren Laborategian, denen artean proposamen bat egiteko.

"Auzoetako hiri-baratzeen" esperientzia pilotu honekin, Udalak lan-egitura berri bat probatu nahi du, herritarrek, Herritarren Laborategiaren bidez, komunitate-ondasuneko ekimenak diseina ditzaten, udal-teknikarien babesarekin eta aholkularitzarekin. Herritarren eta "elkarrekin egiteko" erakunde eta kulturaren arteko loturak sustatzeko beste tresna bat da. Horregatik, prozesu osoaren azken helburua da herritarrei laguntzea teknikoki bideragarriak diren ekimenak diseinatzen, Udaleko hainbat arlotan gara daitezkeenak, edo, bestela, Leioako Aurrekontu Irekien bigarren fasera irits daitezkeenak, udalerrian parte hartzeko bide berri bat irekiz.


Aurkezpena
Joan den otsailaren 11n aurkezpen topaketa bat egin genuen Herritarren Laborategian, eta bertan izan ziren esperientzia hori sustatzen ari diren pertsonak, Anton Uncilla udal arkitektoa eta Mikel Abascal Hirigintza zinegotzia. Herritarren eta erakundearen arteko lehen hartu-emana izan da. Bi aldeek gaiari buruz eztabaidatu dute, beren ikuspegiak eman dituzte eta lan-ibilbidearen lehen urratsak ezarri dira.

Orain, lanean jarraitu behar dugu, eta, horregatik, Leioako herritarrak gonbidatu nahi ditugu Herrigune Leioatik, talde motor horretan parte har dezaten. Era guztietako pertsonak bilatzen ditugu ahalik eta lantalde anitzena osatzeko, non haurrek, gazteek, helduek ere parte hartzeko gune bat aurkituko duzuen. Gaia interesatzen bazaizu edo Herrigunen parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Ez du axola zure adina, sexua edo ezagutza. Pertsona guztiak ongi etorriak dira espazio honetan. Hori bai, pandemiaren ondorioz, Auzoko Hiri Baratzeen prozesuan parte hartzeko plazak mugatuak dira, eta, beraz, edukiera gaindituz gero, plazak zozketatuko ditugu interesdunen artean.

Taldeko kide izan nahi baduzu, 627 50 38 98 telefonora deituz edo herrigune@leioa.net helbide elektronikora idatziz erreserba dezakezu.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa