Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-01-08 Kultur Leioak ongietorria eman dio denboraldi berriari
Gatibu / Gatibu

Antzerkia izango da Kultur Leioaren denboraldi berri honetako protagonista nagusia. Kultura gune segurua dela aldarrikatuz, Leioako Auditoriumak programazio interesgarria izango du datorren seihilekoari begira, publiko guztientzako proposamen eszenikoekin, kontzertuekin eta dantzarekin. Hori guztia euskal ekoizpenaren aldeko apustuari eutsiz.

Dagoeneko "kultur Leioako lagunak" direnek jaso dute programazio berri hau beren etxeetan, eta gainerakoentzat denboraldi berri honi ekingo diogu, datorren urtarrilaren 15ean egingo dugun lehen kontzertu gozoarekin. Lehen kontzertua bikaina izango da. Gatibu talde gernikarrak bisita egingo digu Kultur Leioan, azken 20 urteetako hainbat oroitzapen dakarzkiguten bere kantu ezagunenen errepasoa egiteko. Kontzertu honetarako sarrerak eta beste proposamen guztiak Kultur Leioako leihatilan erosi ahal izango dira, gaurtik aurrera.

Informazio guztia Kultur Leioa -ko webgunean eta kultura programazioaren liburuxkan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kultur Leioako agenda (pdf, 1417 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa