Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-12-02 Olentzero leioaztar txikiekin harremanetan jarriko da ordenagailuaren bidez
Olentzero eta Mari Domingi / Olentzero eta Mari Domingi

Garaiak aldatu egin dira eta, aurten bereziki, Gabonak desberdinak izango dira, baina esentziari eutsiz. Hori dela eta, Leioan, Olentzero nahi duen haur leioaztar bakoitzarekin harremanetan jarriko da ordenagailuaren bitartez.

Horrela, Leioako Udalak Gabonak berrasmatu ditu gure txikiek ilusioa gal ez dezaten. Kultura Saileko laguntzaileek 4.200 gutun inguru bidaliko dizkiete 0 eta 12 urte bitarteko leioaztarrei. Bertan Olentzerorekin topaketa birtual batean harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dute, horretarako online inprimaki bat bete eta data eta ordua aukeratu besterik ez da egin behar. Behin baieztapena jasota, etxeko txikiek aukeratutako datan jarri beharko dira kameraren aurrean, eta Olentzerok "modu magikoan" konektatuko du haiekin eta hainbat minutuko elkarrizketa izango dute.

"Gabonak garai berezia dira, eta txikienek egiten dute berezia. Beraiengatik Olentzeroren ohiko kabalgata berrasmatu behar genuen. Konfinamenduan zehar, haiek izan ziren gainerakoei heldutasun lezioa eman zietenak, konfinamendurik handiena bete zuten, arbuiatu gabe. Aurten are gehiago merezi dituzte Gabonak, Olentzero falta ez dadin ", adierazi du alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak.

"Gabonez gozatu behar dugu, nahiz eta desberdin egin. Txikiek badakite bai Olentzero eta bai ni beti gaudela eta egongo garela, eta aurten ere ez gara faltako ", esan du Mari Domingik.

"Aurten ezin dugu beti bezala egin, baina nire txikiekin harremanetan jarraituko dut, online topaketa batean beren eskaerak konta diezazkidaten. Mari Domingik eta biok ordenagailu kameradun bat erosi dugu. Prest eta ezinegonez gaude aurpegitxo horiek ikusteko! ", esan zuen Olentzerok.

Gainera, Olentzerok hainbat postontzi banatuko ditu herrian, txikien gutunak jaso ahal izateko. Leioako ikastetxe publiko bakoitzean (Txomin Aresti, Altzaga ikastola, San Bartolome ikastetxea, Lamiako ikastetxea eta Artatzako ikastetxea) postontzi bana jarriko du, baita Gaztelubide, Sakoneta eta Kultur Leioan ere.

Kultur programazioa
COVID-19ren transmisioa saihesteko murrizketek eragina izango dute aurtengo kultur programazioan. Baina Kultur Leioako Auditoriumean hainbat jarduera eskaintzen jarraituko da, "Gure artisten arteaz eta lanez gozatzen jarraitzeko aukera ematen digun espazio segurua", adierazi zuen Alkateak.

Txikienentzat "Gabonetan antzerkira" zikloa egingo da, Botadun katua (ABENDUA28) eta Txirri, Mirri eta Txiribiton (Abenduaren 29a) taldeen emanaldiekin. Horrez gain, ATX Teatroaren Kaskarot (30DIC) lana ere eskainiko dute. Ipuinaren ordua ere ez da faltako abenduan (ABEN17) Itziar Gamerorekin.

Helduek, berriz, Tartean Teatro (ABENDUAK18) taldearen 'Ez dok ero' lanaz gozatu ahal izango dute.

Merkataritza ere garai berrietara egokitu da
Leioako merkataritza ere Gabon berezietarako prest dago. Behargintza Leioak herri birtual bat antolatu du, eta bertan egongo dira nahi duten saltokiak eta erabiltzaileek modu birtualean bisitatu ahal izango dituzte saltokiak, merkatarien mezuak jasotzeaz gain.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa