Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-11-27 A25, Baietzaz egin dezagun berba, baietzak bakarrik esan nahi baitu baietz
Victor Landeta con alumnado de Barandiaran / Victor Landeta Barandiaraneko ikasleekin lanean

2020eko Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarrak batu dira Leioan ekimen berezi bat abian jartzeko.

Leioako Udala, Amnesty International eta Barandiaran Institutua elkarlanean aritu dira, sexu indarkeria ezabatze aldera baiespenaren kultura sustatuz eta sexu-harremanetan adostasun askea eta elkarrekikoa bermatzeko beharra zabalduz; horretarako Amnesty Internationalen Baietzaz Egin Dezagun Berba leloa hartu da, baietzak bakarrik esan nahi baitu baietz.
Kanpaina gazteen mundura, Barandiaran Goikoa Institutura, Batxilergoetara eta goi-mailako zikloetara, eraman da, hiru mezu argirekin:

• Sexu-harremanak izateko, zugan desioa piztu duen pertsonak ere zurekin sexu-harremanak eduki nahi dituela jakin behar duzu.
• Zalantza izanez gero, galdetu; zalantzan jarraitzen baduzu, gelditu.
• Baimenik gabeko sexu-harremanak bortxaketa dira.
Izan ere, isiltasunak ez du baiezkorik esan nahi, erresistentziarik ezak ez du baiezkorik esan nahi, ezezkorik ezak ez du baiezkorik esan nahi, barruko arropa sexiak ez du baiezkorik esan nahi, ez nago ziur entzuteak ez du baiezkorik esan nahi.
Eta mezu horiek bi tresnaren bidez transmititu dira.

Bata ikasgelaren barruan, tailerren bidez. Tailer horiek arlo orokorretik arlo partikularrera joan dira, giza eskubideen sorreratik emakumearen eskubideei buruz hitz egiteko beharrera, eta hori Adierazpen Unibertsalaren bigarren artikuluan emakumea kontuan hartuta egon arren ("inolako arraza, kolore, sexu bereizketarik gabe..."). Eta emakumearen eskubideak zehaztu beharretik Amnesty Internationalen 2020ko azaroaren 25eko baiespen kulturari buruzkora.

Eta bestea gelatik kanpo, hormirudi baten bidez, zeinetan institutuko gazteek parte hartu duten Amnesty Internationaleko ekintzaile puntuala den Victor Landeta graffiti egilearekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa