Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-11-13 Leioak 400.000 euro bideratuko ditu establezimenduei laguntzeko, ostalaritza nabarmenduz
ayunta / udaletxea

Leioako Udalak 400.000 euro bideratu ditu udalerriko establezimenduei zuzendutako bigarren laguntza-lerrora, egungo krisiak eragindako galerak gutxitzeko asmoz, eta ostalaritza-negozioei keinu berezia egin die, 300 euro gehiago jasoko baitituzte.

Coronavirusen pandemiak eta Alarma Egoerak eragindako egungo krisiaren barruan, besteak beste, enpresa eta saltokietako jarduerak etetera eta lokalak ixtera behartu dute. Leioako Udalak bere sare ekonomikoa babesteko konpromisoari eusten dio, beste behin, eta 400.000 euroko partida ekonomiko berri bat eskaintzen du udalerriko establezimenduak eta ETEak mantentzen laguntzeko. Joan den udan helburu bererako bideratutako milioi eurora eta terrazengatiko tasatik ostalaritzara salbuesteko neurrietara gehitu da partida.

Ezohiko diru-laguntzen deialdia, jarduerari eta enpleguari eusteko eta zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzeko. 10 langile baino gutxiago eta bi milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena duten, Leioan dauden eta egungo osasun-krisiaren ondorioz kaltetuak izan diren ETEei zuzenduta dago.

Establezimendu onuradun bakoitzari, bere kargura langilerik izan gabe, eta taxi-lizentzia bakoitzari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 900 eurokoa da. Langile 1etik 3ra bitartekoentzat 300 euro gehiago izango dira, 4tik 5era bitartekoentzat 600 euro gehiago, eta sei langile edo gehiago dituztenentzat 900 euro gehiago. Ostalaritza-establezimenduek, bestalde, beste 300 euro gehituko dizkiete zenbateko horiei.

Funts horiek Ekonomia Sustatzeko Arloan dagoeneko aurrekontuan sartutakoetatik datoz, beste arlo batzuetatik errefortzu gisa iristen direnekin batera; hasiera batean, partida horiek ezin izan diren edo egin ahal izango diren beste proiektu batzuetara bideratuta zeuden.

Eskaerak egiteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BOB) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, datorren astean ziurrenik, eta 20 egun naturaleko iraupena izango du, agertu eta gero.

Eskabide guztiak Udaletxean egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko dira, eta deialdiaren oinarriak ikusgai daude jada udalaren web orriko iragarki-taulan. Nobedade gisa, eta eskatzaileei izapideak errazteko, aurkeztutako kontu-zenbakiak egiaztatuko dira ofizioz, banku-ziurtagiririk behar izan gabe. Horrela, Udalak saihestu egingo du eskatzaileek bankura joan behar izatea izapide horretarako.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa