Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-23 Udalak bere irudi berria “modernoa eta eraginkorra” bezala definitu du Berrikuntza honen helburua da Udalari berezko nortasuna ematea beste erakunde zein enpresetatik bereiztuz
Eneko Arruebarrena / Eneko Arruebarrena

Leioako Udalak, eta honenbestez herriak ere, irudi korporatibo berria estreinatzen du. Irudi berri hau edozein kartel, iragarki, argitalpen edota gainontzeko udal tokitan (uniformeak, kotxeak..) ikusirik Udalarekin zuzenean identifikatzeko gai izango gara.

Udaleko irudia berritzeko eta hobetzeko asmoarekin sortu da marka berri hau, herritarrekin interakzio hobea lortzeaz gain, laster herritar guztien parte izatea lortuko duena. Pausu honekin, Leioak garai berrietara egokitzen da bere irudi korporatiboari garrantzia emanez, azken urteetan enpresa gehienak egin duten bezalaxe, baita instituzioak ere.

Berrikuntza honen helburua da Udalari berezko nortasuna ematea beste erakunde zein enpresetatik bereiztuz. Oinarrizko errekurtsoa da, Udalari nortasun definitu eta irudi global bat emango diona. Beraz, ezinbesteko tresnatzat hartu beharko dugu gure Udalaren irudi berri hau, gaur egungo beharrizanei egokitutako irudi moderno bat izatea lortuko duena, eta bide batez herritarrak identifikatzea lortuko duena.

Azken tendentzien araberako marka dugu, egitura sinple batekoa begi-inpaktu zuzenekoa. Armarriaren betiko egituratik desberdintzen den logo bilatu nahi izan da honekin herriaren identifikatzea errazagoa izateko. Instituzioaren nortasuna grafikoki isladatzea zen helburua, euskarri desberdinen beharrizanei egokituz, irudi eraginkor batekin. Honekin herritar guztiek Udalaren presentziaz ohartuko dira berehala edozein kartel edo tokitan.

Irudi berri hau egiterakoan lau ezaugarri nagusi izan dira kontutan Leioako Udala iragana, orainaldia eta etorkizunarekin lotzeko.
- Modernoa izatea, baina iraganeko erreferente historikoak galdu barik.
- Identifikatzeko erraza izatea, Udaleko mezuak zuzenean heltzeko.
- Ezartzeko erraza edozein euskarriarentzat baliagarria.
- Begi-inpaktu handikoa.

Aldaketa hauek direla eta, udal aldizkariak ere aldaketa batzuk jasan izan ditu bere formatoa aldatuz, modu honetan irakurleak erreztasun gehiago izango ditu irakurtzerakoan bai grafiko zein argazkien tamaina handitzearekin eta baita formatoaren handitzearekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa